Uda normala
Leihoa zabaltzeko gogoa pizten dizun egun horietako bat izan da gaurkoa. Epidermisa baino laztantzen ez dizuten kantuak entzuteko gogoa berpizten dizuna. Eta bat-bateko alaitasun arin hori praktikatzen ari nintzela, txistuka espaloian, bizikleta eta patinete elektrikoekin haserretu gabe, ohartu naiz hauxe dela hainbeste denboran (bi urte, bi hilabete, 6 egun, lau ordu eta bi minutu) espero izan dugun uda “normalaren” ataria.
Azkenean badator, AHTren lanen gainkostuen zerrenda baino luzeagoa gertatu den itxaronaldiaren ondoren, plaza-taldeen soinu-bandarekin betetako gauez jantzitako uda. Erromeriak eta kale-dantza berpiztuko dituena.
Ez naiz bereziki uda zalea; are gutxiago, “normaltasunaren” oso fan, baina ez al da ederra izango katxiak eskuetan, txosnaren aurrean hirugarren egunean egiten diren putzu usaintsu horiek trebeziaz saihestuz, elkarrekin dantza pauso traketsetan saiatzea. Bolumen ia sinestezina duen bozgorailuaren aurrean jarri, “Air guitar”-a zorrotik atera, bi hilabete, 6 egun, lau ordu eta bi minutuko hautsak astindu, eta oraindik Angus Young bezain trebea zarela erakusten saiatzea. Txarangarekin edozein erritmo zirriborratzea: manbo, rock-and-roll, arin-arin (eta fandango), pop espainola... Kalejiretan buru-belarri aritzea zure bizitzako azken pogoa litzatekeenaren gogoberotasunarekin... Eta horretan utziko dut, bi aldiz pentsatzen jarriz gero nagikeria hasten zait eta.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
