KLIK

100 egun falta dira Bilboko Aste Nagusia hasteko

Itsasne Nuñez txupinerak abiatu zuen Aste Nagusirako 100 eguneko atzerako kontaketa, Bilboko Konpartsen federazioak atzo goizean Plaza Barrian egindako ekitaldian. Konpartsek gogorarazi zutenez, abuztuaren 20ko txupinazoarekin batera nagusituko dira «gure botxo maitean hain beharrezkoak ditugun kaosa eta algara, festa eta poza». Tartean, etzi, zapatuan, Kapela Eguna izango dute. Egun horretan, Plaza Barriko balkoietatik kontagailu analogiko bat eskegiko dute.

Argazkia: Aritz LOIOLA | FOKU