Euskaraldiaren hirugarren edizioan parte hartzeko deia entitateei
Euskaraz lasai aritzeko guneak sortzeko deia egin zieten «era guztietako entitateei» Euskaraldiaren antolatzaileek. Udazkenean egingo den hirugarren edizioak ariguneak izango ditu protagonista, belarriprest eta ahobiziekin batera. Azaroaren 18an hasi eta abenduaren 2an amaituko da.
Bigarren edizioan ariguneak sortu eta izena eman zuten entitateek beraien parte hartzea berretsi beharko dute webgunearen bitartez eta lehenengoz izena emango dutenek ere helbide bera erabili ahal izango dute izena eman eta arigune kopurua zehazteko.
Ariguneek «hizkuntza ohituren aldaketan eta euskarazko praktika linguistikoak areagotzean duten garrantzia» nabarmendu zuten Euskaraldiaren antolaketan parte hartzen duten erakundeetako ordezkariek.
«Kalea hartu»
Oraingoan ere proposamen hori egingo zaie parte hartzaileei: euskararen erabilera areagotu eta hizkuntza ohituretan aldaketak egiteko erronka zehatzak jartzea.
Goiatz Urkijok, Euskaraldiko koordinatzaileak, «aurreko edizioan izandako baldintzen ondoren, kalea hartzeko, gizarte aktibazioa areagotzeko eta euskararen erabilera zabaltzeko aukera» dela adierazi zuen.

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
