BEGIRADA

Maputxeen kultura eta izaera orratzekin ehunduz

Ostadarrak maputxeen kulturaren balioak ordezkatzen ditu eta haren koloreekin ia kilometro bateko luzera eta 50 zentimetroko zabalera duen oihal zatia josi zuten atzo Txilen 426 emakume maputxek. «Beti etxean sartuta josi izan dugu; ekimen honekin geure burua ezagutarazi nahi dugu. Emakume maputxeok dugun indarraren, energiaren erakusle da», aldarrikatu dute.