Agur Jaunak
Asierrek erran zidan bizitza osoa hemen pasako banu ere anitzek ez nautela hemengoa kontsideratuko. Tira, ene sentimenduen baitan han eta hemen-ik ez da existitzen, euskalduna naiz toki oro; beraz, kezka bat gutiago. Ellande lagunak erran bezala, ez dut frantses edo espainolengandik bereizi beharrik, nehoiz ez bainaiz haiena izan. Donibane Lohizunen, Lettres&le Vivant, bizidunaren hitzak jaialdia, izan da, zinema&literatura. Irekiera “Agur Jaunak” kantatuz egin behar omen zen; batzuen ustez, errespetu falta. Sakrilegioa, zinezko lohizundar batzuen iduriko. Ene iduriko, “purito puritanismo”. Irabazi dute, abestiak ez du jaialdia ireki.
2008an, “Xiberoko Jauna” pastorala kari hau leitu nion JL Davanti: «XIX. mentean, pelota partida baten hastean, baxenabartar jokülari batek desafiozko bertset hau jaulki zeion Oiartzuneko ‘Urtxaile’ pelotakari eta koblakari famatüari: ‘Agur Jaunak, Jaunak agur, agur t’erdi. Denak Jinkoak inak gire, zuek eta bai ni ere. Agur Jaunak, agur t’erdi, hemen gire’». Beste batean kontatuko dut Urkalle baserriko oiartzuarraren berri. Iparragirreren garaian, gitarraren maitale, festa eta pilota zale. Badira “Agur Jaunak” berak sortu zuela diotenak. Dakiguna da norbaiti harrera-agurra egiteko abesten den kantua dela, omentzeko. 1918ko abuztuaren 1ean, Loiolako San Inazioren prozesioan joa, eta ordu ezkero ofizial bilakatua Euskal Herriko ekitaldi publiko guztietan. Beraz, Donibane Lohizune Euskal Herria bada... horixe bera.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»
