Txoriburuak
B i hamarkada igaro dira jada “Anaia Handia” reality telesaioa lehen aldiz eskaini zutela Europako eta Ipar Ameriketako hamar herrialdeetan. Unibertsitatean kazetaritza ikasle nenbilen garai hartan eta gogoan dut zer-nolako eztabaidak eragin zituen telesaioaren iragarpenak. Batzuek gizarte esperimentu bezala ikusten zuten; beste batzuentzat, Orwellek “1984” nobela ezagunean iragarritakoaren gauzatzea zen.
Aurreikusitakoa baino ikusle gehiago izan zituen telesaioak aireratu zen herrialdeetan. Bigarren denboraldi bat grabatzea ezinbesteko bihurtu zen. Eta jarraian etorri zen hirugarrena, eta laugarrena… gaur arte. Ideia berari tiraka bestelako reality telesaioak ekoizten hasi ziren, pertsona arruntekin zein famatuekin, baserrietan zein fantasia kolonialek inspiraturiko kokalekuetan. Eguneko hogeita lau orduetan asteko zazpi egunetan kamerek eta mikrofonoek inguratuta egotearen errealitatea normalizatu eta, aldi berean, antzemaezin bihurtu dute reality telesaio hauek. Izan ere, ez dira telesaioan parte hartzen duten horiek kameren eta mikrofonoen zaintzapean dauden bakarrak. Inor ezin da haietatik libratu; edonora goazela, edonon gaudela, hantxe ditugu geure zain(tzan). Batzuek beren etxeen ateak ireki dizkiete gogotsu. Alexa, jar iezadazu 80ko hamarkadako musika.
Gaur egun, pribatutasunaren esanahia arras subjektiboa da. “Anaia Handia”-n parte hartzeko batek txoriburu galanta izan behar duela entzun diot bati baino gehiagori. Eta gu, zaintza kapitalismoaren parte garen hauek, zer gara?

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
