Ikusgunek jaso du urrezko hirukia
EHGAMen Urrezko Hirukia Ikasgunek jaso du eta eskoletan sexu aniztasuna lantzearen aurkakoentzat izan da Trapuzko Espartina.

Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiak jaso zuen atzo EHGAMen Urrezko Hirukia, «LGBT+fobiaren aurkako Euskal Herriko ekimen erreferenteetariko bat izateagatik». Sejo Carrascosa behatokiko kideak jaso zuen saria. «Eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiogu Ikusguneri. Ez, ordea, jarrera atzerakoi eta trans-baztertzaileei», nabarmendu zuten EHGAMeko kideek, Trapuzko Espartina banatu aurretik. «Aurtengoan, gure jendartean ematen den jarrera bati jaurti nahi diogu Trapuzko Espartina. Hain zuzen, ikastetxeetan sexu aniztasuna lantzearen aurkako jarrerari. Jarrera horrek giza sexualitatearen aniztasuna ukatzen du, ikastetxeak espazio arrotz eta ez-seguruak izatera bultzatzen ditu, genero rol eta estereotipoak ikuspegi esentzialistatik birsortu eta indartzen ditu eta, azken batean, errealitatea bera ukatzen du», zehaztu zuten. «Gurean badaude horrelako jarrerak bultzatzen dituztenak, adibidez, Euskal Herriko Feminista Erradikalak autoizendatutako taldea, zeinak eskoletara idatzi bat bidali duen sexu aniztasuna lantzen duten eragileak kriminalizatuz», agertu zuten.

La Ertzaintza apalea y detiene en Loiu a los miembros de la Flotilla

Miembros de la Flotilla denuncian impunidad y complicidad con Israel
Nadie en el mundo puede entender la carga de la Ertzaintza

El Ararteko inicia un expediente por la carga de la Ertzaintza en Loiu
