Hernaniko ia 40 establezimenduk Ekhi tokiko txanpona onartuko dute

Azken hilabeteetako lanaren ondotik, Hernaniko merkatarien sarea aurkeztu zuen atzo Ekhilur kooperatibak Biteri kultur etxean, hainbat eragilerekin batera. Bertan zehaztu zutenez, askotariko ia 40 establezimenduk Ekhi tokiko txanpona onartuko dute aurrerantzean, Ekhilur sistemaren bidezko ordainketak baliatuz. Abian jarritako proiektu hau Hernani Burujabe egitasmoaren barruan kokatzen da eta Hernaniko Udalaren eta Ekhilur kooperatibaren arteko lankidetza hitzarmenari esker garatu da. Hernaniko biztanleek urtebetez Ekhilur sistema mantentze gastuak ordaindu beharrik gabe probatzeko aukera izango dute, Udalak abala emanda.
Irailean, Udalak hobari kanpaina bat martxan jarriko du Ekhia erabiltzeko, herritarren artean sustatzeko eta sistema ezagutarazteko. Parte hartu ahal izateko, establezimenduek irailaren 5a baino lehen eman beharko dute izena.
Informazio gehiago nahi duten herritar zein profesionalek Ekhilur kooperatibarekin hitzordua eskatzeko aukera dute, hernani@ekhilur.eus helbidean edo 944686273 telefono zenbakian.
Ekhilur Ekhi tokiko txanponaren erabilera ahalbidetzen duen ordainketa sistema da. Bizum, Paypal edo kreditu- edo zordunketa-txartelen pareko ordainketa-sistema bat da, baina sare propioa sortu nahi du VISA edo Mastercard sarearen mende egon gabe. Sistema hori irabazi asmorik gabeko Ekhilur kooperatibaren kontrolpean dago.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
