Euroa dolarrarekin parekatu da, atzeraldi arriskuak eraginda
Euroaren kotizazioa jaitsi egin da dolarrarekiko eta bi txanponak parekatu egin dira 2002. urtetik aurrenekoz. Ukrainako gerrak prezioetan eta merkatuetan duen eraginagatik eurogunea atzeraldian sartuko den beldur dira inbertitzaileak.

Gero eta ahulagoa den euroa dolarrarekin parekatu zen atzo. Hori gertatzen den lehen aldia da hogei urtean, 2002ko uztailaren 15etik.
Alemaniako inbertitzaileen konfiantza nabarmen okertu dela jakin ondoren -2020ko martxoan covid-19aren pandemiaren hasieran erregistratutako mailen azpitik baitago-, jarri zen euroa dolarraren mailan. Gero, ostera, euroak pixka bat gora egin zuen.
Aurten, euroak %12 inguruko balio-galera izan du dolarrarekiko.
Adituen arabera, horren arrazoia eurogunea atzeraldian sartuko ote den beldurra da, Ukrainako gerrak prezioetan eta merkatuetan izan zuen eraginagatik, bai eta AEBko Erreserba Federala, Europako Banku Zentralarekin (EBZ) alderatuta, bere moneta-politika gogortzen hasi delako ere.
Izan ere, EBZk iragarri du datorren astean egingo duela lehen tasa-igoera 2011tik, oinarrizko 25 puntuko igoerarekin, baina AEBetako Erreserba Federalak joan den martxoan ekin zion bere diru-politika aldatzeari, oinarrizko 25 puntuko igoerarekin, eta hurrengo bi bileretan oinarrizko 50 eta 75 puntuko gorakadekin jarraitu zuen.
Ukrainako gerrak gehiago eragiten dio Europari, eta, horregatik, atzeraldia izango dela aurreikusten da, baina AEBn eta beste eskualde batzuetan ere badago arrisku hori. Covid-19aren kutsatzeek gora egin ondoren, Txinak atzera konfinamenduak ezartzeko aukerak ere eragina izan dezake.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
