Azkarrago irits dadila hurrengoa
Erraldoiek, kilikiek eta buruhandiek etxerako bidea hartu zuten atzo Iruñean, bederatzi egunean zehar hiriburuko paisaiaren parte izan eta gero. Motz geratu zaizkio aurtengo sanferminak jende askori, bi urteko lehorteak egarri asegaitza sortua baitzuen. Denetarik utzi du jaien edizio honek, eta ez dena ona, baina festa giro bila zebilenak topatu du nahi adina. Beste herri eta hiri batzuek hartuko dute orain lekukoa, gaur bertan hasiko diren Karmengo jai ugariekin hasita. Iruñean, betiko «gutxiago falta da» horrekin kontsolatu beharko dira, oraingoan benetan urtebete baino ez dela pasatuko sinistu nahirik.

Temas del día
El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

Temas del día
El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

Temas del día
El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

Temas del día
«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Temas del día