GARA
BILBO

Eraginkorragoa da energia berdeetan inbertitzea «renove planetan» baino

UPV/EHUren Life Cycle Thinking Group eta Ekopol taldeek egindako ikerketa batek egiaztatu duenez, ingurumenaren kontserbaziorako eraginkorragoa da energia berriztagarrietan inbertitzea etxetresna elektrikoen «renove planetan» baino.

Erlantz Lizundia, Carlos Alejandre eta Ortzi Akizu-Gardoki, UPVEHUko ikerlariak.
Erlantz Lizundia, Carlos Alejandre eta Ortzi Akizu-Gardoki, UPVEHUko ikerlariak. (UPVEHU)

UPV/EHUren Life Cycle Thinking Group eta Ekopol taldeek elkarlanean egindako ikerketa baten emaitzek atzo jakinarazi zutenez, etxetresna elektrikoetan energia berriztagarriak erabiltzeak atzeratu egingo luke etxetresna elektriko horiek ingurumen arrazoiengatik aldatzeko beharra, 30 urte inguru bete arte. Hortaz, ikertzaileek ondorioztatu dute, ingurumenaren kontserbaziorako, eraginkorragoa dela inbertitzea energia berriztagarrietan etxetresna elektrikoen “renove planetan” baino.

Ondorio horretara heltzeko, hiru etxetresna elektriko aztertu zituzten UPV/EHUko ikertzaileek: mikrouhin labea, ontzi-garbigailua eta garbigailua. Zehazki, hiru horien fabrikazio prozesua, erabilera eta bizi amaiera, desegitea eta birziklatzea hartu zituzten kontuan.

«Inpaktu horiek murrizteko ingurumen arrazoiengatik etxetresna elektriko berriak gaur egungoez ordezkatzeko izan behar duten eraginkortasuna kalkulatu dugu hiru kasuetarako», azaldu zuen Ortzi Akizu-Gardokik, UPV/EHUko Life Cycle Thinking Group taldeko ikertzaileak eta lanaren egileetako batek.

Kalkulu horietan etxetresna horiek beren bizi etapa bakoitzean eragindako inpaktuak kuantifikatu zituzten, alternatiba eraginkorragoak baloratuz.

‘A’ motako etxetresna vs energia berriztagarriak

«Egin dugun azterketa konparatiboan ikusi dugu erabilera etapan kontsumitzen den elektrizitatea dela etxetresna elektrikoek isurtzen dituzten berotegi efektuko gasen eragile nagusia», ebatzi zuen Akizuk.

Ildo beretik, Ortzi Akizu-Gardokik jakinarazi zuen ekonomia zirkularraren baitan dauden neurriak aplikatuz, karbono dioxido emisioak %68 murriz daitezkeela mikrouhin labeetan, %76 ontzi-garbigailuetan eta %61 garbigailuen kasuan.

«Hobekuntza horiek erabilera fasean energia berriztagarrien mix bat erabilita eta erabilera arduratsuaren ondorioz energia kontsumoa %10 murrizteari esker lortzen dira», gehitu zuen UPV/EHUko ikertzaileak.

«Lortutako ingurumen hobekuntzekin batera, etxetresna elektrikoen balio bizitza luzatu egiten da energia eraginkortasun handiko gailu berri batekin ordezkatu baino lehen», baieztatu zuen.

«Hain zuzen, erabilera fasean energia berriztagarriak bakarrik aplikatzen direnean, ingurumenaren ikuspegitik etxetresna elektriko horiek ‘A’ motako mikrouhin, ontzi-garbigailu eta garbigailu batez ordezkatzea bideragarria litzateke soilik 24,4, 19,3 eta 28,5 urte igaro ondoren, hurrenez hurren», ohartarazi zuen Akizuk.

Bestalde, erabilera fasean kontsumitutako energia %10 murrizten bada, kontsumo jarraibide arduratsu batzuen ondorioz, denbora tarte horiek, hurrenez hurren, 30,3, 26,2 eta 33,9 urtera arte luzatzen direla berretsi zuen Life Cycle Thinking Groupeko kideak.

Quieren que en 2030 el 16% de los vehículos sean eléctricos

El Gobierno de Gasteiz aprobó ayer la Estrategia Vasca de Movilidad Eléctrica, que prevé una inversión de entre 1.550 y 2.340 millones de euros en los próximos ocho años. Entre los objetivos figura lograr que en 2030 el 16% del parque móvil privado de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa esté formado por vehículos eléctricos, cuando en 2021 eran solo el 0,26%. En el caso de los autobuses urbanos y la flota de taxis, el porcentaje deseado para el 2030 ascenderia al 50 y 80 %.

En la rueda de prensa posterior a la reunión del Consejo de Gobierno, la consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, Arantxa Tapia, explicó que la nueva estrategia también propone duplicar el número de puntos de carga rápida, hasta alcanzar los 80 puntos de recarga de 50 kilovatios, y establecer una docena de terminales de carga ultrarrápida. Ion SALGADO