Independentzia aldarrikatuko du Sortuk Donostian, estropaden bigarren igandean

“Independentziarako indarra” lelopean eta «errotikako aldaketaren alde» manifestaziora deitu du Sortuk, Donostian estropaden bigarren igandean (irailak 11). Hitzordua 13.30ean da Bulebarrean.
«Independentziarako indarra ez da aldarri soil bat: guztia alda dezakeen indarraz ari gara, guztia alda dezakeen borrokaz eta herri gogoaz. Eta, ez dugu aldarrikapenetan soilik geratu nahi; bide horretan, arraunak hartu eta paladak elkarrekin ematera goaz», nabarmendu zuten atzo egindako agerraldian.
«Garai ezegonkor eta larriak ari gara bizitzen [...]. Baina ezin dugu etsipenean erori: herri honek ziaboga oso bat behar du, euskal herritarrok kolorez eta ilusioz betetako eraldaketa bat nahi eta behar dugu. Eta hau da momentua, komunitate sena berpiztu eta herri honen zimenduak berritzeko paladak indarrez emateko», gaineratu zuten.
Krisiei aurre egin beharra dago, Sorturen hitzetan, eta iritzi dio ez dela justua krisia «betikoek» ordaintzea, emakumeek, gazteek edo pertsona arrazializatuek, kasurako.
«Iparra», beraz, argi du erakundeak: «Euskal Herri libre, sozialista, feminista, euskalduna, ekologista, preso, iheslari eta deportatu politikorik gabea... ez gara itsasoaren eta haizearen egoera noiz hobetuko zain egongo. Gu, dagoeneko, ari gara paladak ematen. Burujabetzak eskuratzera eta eraikitzera bidean, datozen hilabeteetan emango dugun palada bakoitzak gerturatuko gaitu independentziaren itsas-argi horretara».
Halaber, independentziaranzko bidea gidatuko duena ezker abertzalea izango dela baieztatu du. «Herri honentzako alternatiba oso bat eta proposamen zehatzak ditu ezker independentismoak. Eta, ikasturte politiko honetan, aldeko olatua sortzeko aukera parez pare dugu irekita; gipuzkoarrok, gogoz astinduko ditugu arraunak», agertu zuen.
«Itsaso mugitu honetan ez dago ezer idatzita, eta bandera jokoan dago. Guri ere badagokigu idaztea, kolorez marraztea, anbizioz, ilusioz eta indarrez. Ez gara aldarrikatzeaz bakarrik ari, guk idaztea nahi dugu, marraztea nahi dugu», gaineratu zuen.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
