Matutek Urkulluri: «Energia sektorearen zerga bidezkoa da»
Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria ulerkor agertu zen asteartean Josu Jon Imazek (Repsol) energia konpainien irabaziei zergak ezartzearen aurka egin zituen adierazpenekin. Oskar Matute EH Bilduko diputatuak hala erantzun zion: «Ez da ‘besterik gabe’. Bidezkoa da».

Oskar Matutek, Madrilgo Kongresuko EH Bilduko diputatuak, energia- eta banku- konpainien ezohiko irabazien gaineko zergak «zentzuzkoak» direla azpimarratu zuen atzo. Gehiago ere esan zuen: «Ez dira ‘besterik gabe’ ezartzen. Bidezkoak dira». Iñigo Urkullu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehendakariari erantzunez egin zituen adierazpen horiek.
Izan ere, Urkullu ulerkor azaldu zen asteartean Repsoleko kontseilari ordezkariak, Josu Jon Imazek, zerga horien kontra egin zituen kritiken aurrean. Energia konpainia handi horretako buruaren hitz horiek hautsak harrotu zituzten eta jende asko haserrearazi zuten.
EH Bilduko diputatuak oroitu zuen energia sektoreko oligopolioek etekin historikoak izan dituztela
eta irabazi horiek ez dutela etenik, gora eta gora ari direla, nahiz eta botere publikoak neurri zuzentzaileak ezartzen saiatzen ari diren. Gainera, ez diote inongo ekarpenik egiten ahalegin kolektiboari, Matutek gaitzetsi zuenez.
Herri Irratiarekin izandako elkarrizketa batean, Europa Press agentziak jasoa, koalizio abertzaleko eledunak aldarrikatu zuen energia enpresa handien onurak mugatzeko hartutako neurri horiek «zentzuzkoak» direla. Bere hitzetan, horien kontra egiteak «okerrago pasatzen ari den gero eta herritar gehiago dagoenean, jendea zure aurka jartzen du».
Auziak aberastasuna birbanatzeko logikarekin du zerikusia,
Matuteren iritziz.
«Horretan sinesten ez baduzu, segur aski ez zara bat etorriko elite ekonomikoen irabazi eskandalagarriei muga jartzeko gogoeta horrekin, baina honek ez du gehiago ematen, bizi dugun egoera bizi dugu», nabarmendu zuen.
Lehendakariak Imazen kritikekiko nolabaiteko enpatia azaldu zuen arren, badirudi EAJk energia konpainien neurrigabeko irabaziei zergak ezartzearen alde egingo duela.
Edozein kasutan, EH Bildu urrunago doa eta aberastasunaren banaketa berria «egiturazko zerbait» bilakatu nahi du, «elementu puntual bat» izan ez dadin, Oskar Matutek azaldu zuenez.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
