Jon URBE FOKU
BEGIRADA

Memoria duen herria

Olaso Dorrea Fundazioak eta Kepa Ordoki-Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak “Saseta, Monzon eta Gudarien ekinak” diziplina anitzeko ekitaldi artistikoa sortu dute elkarlanean. Ikuskizun bana eskainiko dute, irailaren 17an, Hondarribian eta, irailaren 27an, Bergaran. Ekimen originala, Euskal Herriaren historia hurbileko bi pertsona garrantzitsu gogoratzeko. Irudian, Peli Lekuona, Irati Jimenez eta Urko Aiartza, atzo, Telesforo Monzonen jaiotetxea izan zen Bergarako Olaso Dorrean egindako aurkezpenean.