KLIK

Iruñera itzuli da benetako tomatea

Tomate zaharraren festa bueltan da gaur Iruñean, Tomate Zahar, Tokiko eta Ekologikoaren VII. Azoka eta VI. Lehiaketarekin. Hala, Iruñeko EKOmerkatuan antzinako tomate barietate ugari dastatu eta ezagutzeko aukera izan da, Caparroso, Arbeitza eta Iruñetik ekarritakoak: idi-bihotza, arrosa, Tuterako itsusia, moratua eta Krimeako beltza, besteak beste. Hautespen genetikotik eta hazkuntza-teknika

modernoetatik aparte ekoiztu dituzte produktuok baserritarrek eta, horri esker, tomate zaharraren zapore, kolore eta propietateak mantendu dituzte. Benetako tomatearenak. Jagoba MANTEROLA | FOKU