Nola esan
Kontalaritzan abiatu nintzenetik, esatearena kezkatu izan nauen gaietako bat da; alegia, zein hizkera erabili kontatzerakoan, nola esan. Euskara estandarra dugu, eta batzuek euskalkia jaso dugu; batzuetan nahikoa aldrebestua egia esan, han eta hemen ikasitako euskarazko doinu eta bestelako hitzekin nahastuta, baita euskara estandarrarekin ere.
Ipuinak kontatzerakoan istorioen hitzak buruz ikasi beharrean, istorio bera duzu buruan, eta ondoren hitzekin janzten duzu, ipuina luzatzen edo laburtzen dela, egunaren, egoeraren edo, besterik gabe, gogoaren arabera. Baina, esateko modu bera erabili beharko dut euskara ikasleekin eta herri erabat euskalduneko publikoaren aurrean? Nire euskalkiko hitzak egokiak ote dira Bizkaiko herri batean, esaterako? Nola hitz egingo du erregeari zuzentzen zaionak? Nola punki batek? Ahozko hizkuntza ikertzera bultzatzen zaitu horrek guztiak, eta erabaki batzuk hartzera. Izan ere, gurea sortzaile eta artista ofizioa baita. Honen inguruan, Louis-Jean Clavet ikerlariak “La literature Orale” liburuan zerbait aipatzen du: «Ahozko tradizioko testua bi printzipio hauek elkartzea baita [inprobisazioa eta oroitzea]. Esataria Mamadou Kouyaté griotak aipatzen duen ‘hitzen zakua’ da, herriaren oroimena; baina bera ere artista bat da, sortzaile bat. Bere testuen formak laguntzen dio oroimenean gordetzen, baina berak badaki tonuarekin jolasten, dikzioarekin, egitura sintaktikoekin, heldu nahi den leku horretara heltzeko beti: juglarea da, Ertaroko zentzuan».

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
