Monika DEL VALLE FOKU
BEGIRADA

Sumar: zalantza garrantzitsuak argitzeke

Yolanda Diaz Bilbon izan zen atzo, Sumar izeneko proiektua aurkezten. Podemosen gorakadaren eta gainbeheraren ostean, Diazen apustua M-15 mugimenduaren oinordetza elektoralari eusteko azken aukeratzat jotzen da. Azken asteotan Diazek egin dituen zenbait adierazpenek proiektuari buruzko zalantzak sortu dituzte: PSOErengandik ezkerrera kokatuko da? Plurinazionaltasuna eta nazioen erabakitzeko eskubidea babestuko ditu? Horiek eta beste kontu batzuk argitu beharko ditu, Sumar-en irismena eta sinesgarritasuna ezagutzeko.