Sadiquen lesio larriak beste bide batzuk bilatzea eskatuko dio klub txuriurdinari
Aurreko lotailu gurutzatuaren haustura du eta baja izan liteke denboraldi osoan. Klubeko fitxaketa garestiena dela baieztatu ondoren gertatu da zorigaitza. Realak erabaki beharko du beste fitxaketa bat egin edo Karrikabururi aukera gehiago eman.

Igandean Getafeko Coliseumen jasotako porrotak (2-1) albiste okerrago bat utzi zuen Realean, betiere baieztapena jaso arte. Eta baieztapena atzo iritsi zen, ondorengo egunean: goizean egindako erresonantzia magnetikoan ikusi zenez, Umar Sadiq jokalariak «aurreko lotailu gurutzatuaren haustura bat du».
Klubak bidalitako prentsa ohar triste batean adierazten denez, «tratamendu kirurgikoko lesio subsidarioa da. Datozen egunetan emango da horren berri. Tratamendua fisioterapiarekin eta lan pertsonalizatuarekin hasiko du».
Kamiseta txuri urdinarekin jokatzen zuen hirugarren neurketan, Sadiquek Getaferen aurkako partidaren lehen zatiaren amaieran sufritu zuen eskuin belauneko bihurritua, aurkariarekin ukitu ere ez, eta jokalariaren min aurpegiarengatik albisterik okerrena espero zen. Lesioa zein den ikusita, ziur aski denboraldi osoa galduko du Realaren historiako fitxaketa garestienak (20 milioi euro eta beste 5 milioi aldagarrietan datozen bost urteetarako). Golarekin debuta egin zuen Atleticoren aurka Anoetan (1-1) eta Europa Leaguen Manchester Uniteden aurkako garaipenean ere lagundu zuen (0-1).
Nigeriarrak 25 urte ditu soilik; beraz, jokalari bezala oraindik ondo osatu eta Realari gauza handiak emateko prest egon liteke. Hala ere, aipatzekoa da azken hilabeteetan taldeak izan dituen lesio larriak: Sadiq aurretik Mikel Oyarzabal larri lesionatu zen eta oraindik osatze prozesuan dago, eta Carlos Fernandezek ere beste lesio bat izan zuen.
Ezusteko honen aurrean, Realak baloratu egin beharko du beste aurrelari bat fitxatu edo harrobiko Karrikabururi aukera gehiago eman Sorlothekin batera aritzeko.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
