KLIK

Elbira Zipitriaren ekarpenari, aitortza

Francoren diktaduran, Elbira Zipitria (Zumaia, 1906 -Donostia, 1982) hezitzaile eta euskaltzaleak bizitza eskaini zien hizkuntzari eta hezkuntzari. Hainbat gurasoren laguntzaz, Donostiako Alde Zaharreko etxebizitza batean aritu zitzaien, klandestinitatean, haurrei irakasten eta andereño berriak formatu zituen garaian abangoardia zen begiradaz. Gipuzkoako Aldundiak aitortza egin dio eta atzoz geroztik, Lurdes Umerez azkoitiarrak egindako brontzezko eskultura ederra dago foru jauregian. Ekitaldian bere kideak izandakoek parte hartu zuten. Gorka RUBIO | FOKU