Ritxi AIZPURU
Musika argitaratzailea

Musikaren sedukzioak

Anitzek bat egiten dute musika eta abestien arrakastaren zergatia aipatzean, abesti ederrak dira entzulea seduzitzeko ahalmena dutelako. Sedukzioa artea da. Kuantifikatu ahal da sedukzioa? Asko edo gutxi seduzitu nau kantu batek, baina erakarri nau. Lagun gutxi seduzitu ondoren, kantuaren egileak porrot bezala har dezake abestia? Zein arau jarraitu behar da sedukzioak erakarpen jendetsua izan dezan? Boterea lortzea dute xede politikari profesionalek.

Boterean zaudenean, boterea duzunean, edozer gauza egiteko prest zaude betiere batbederaren interesera egokitzen bada, edo mantentzerik baduzu botere politiko ekonomiko eta kulturala. Hori zinikoa izateaz gain, zapalketaren estatusari helduleku hoberenetik eustea da. Botereak nahi duena da denbora mugarik ez izatea, beti nahi duena egiteko ahalik eta luzaroen. Kontzeptu ankerra da, baina beti dago indarrean beste gauza guztien gainetik. Denbora ez du bera den horrek osatzen, baizik eta ekintzetan gertatzen denak. Eta ekintzetan dagoena da sedukzioaren emaitza; hau da, boterea izateari zaion maitasun gaindiezina. Boterea da seduzitzaile nagusia.

Ziztu bizian lortu zuen Gari kantariak sex-appeal ospea. Hertzainak taldeak edozer egiten zuela ere, Gariren seduzitzeko artea bikaina zen, ikusleak harekin segituan geratzen ziren maiteminduta. Sedukzioa mailarik gorenera eraman zuen taldearen jardunak, zorarazi egiten zuen, neskak batez ere. Musika-galerna ekarriko dute Hertzainaken azken kontzertuek.