Andoni CANELLADA FOKU
BEGIRADA

Topaguneak kongresua egingo du

Euskaltzaleen Topagunea eratu zenetik 25 urte bete dira, eta urteurrena ospatzeko ekitaldia egin zuten atzo Donostiako Aquariumean. Euskara elkarteen mugimenduko kideez gain, euskalgintza, erakunde, gizarte eragile, alderdi politiko eta sindikatuetako ordezkariek parte hartu zuten. Euskararen biziberritze prozesuan beste fase batera pasatu beharra dagoela azpimarratu zuen Topaguneak, eta 2023rako kongresu bat iragarri zuten, mugimenduak egin beharreko ekarpenez nahiz eraldaketez gogoetatzeko.