KLIK

50. urtebetetze festa ospatu du Aspacek

Aspace Gipuzkoa garun paralisia duten pertsonen familiek sortu zuten. 50 urteren ondoren, beste senide batzuek hartu dute lekukoa. Eurekin egin dute bidea erabiltzaile, profesional eta boluntarioek, baita erakunde eta enpresa lagunek ere. Denen artean, elkartea eta jendartea bera eraldatzea lortu dute. Urtebete eman dute mende erdia ospatzen, eta atzo Donostian egindako Aspace Egunarekin amaitu zituzten urteurreneko ekitaldiak, eskerrak emateaz gain, garun paralisia duten lagunen eskubideetan aurrera egitea, elkartea sendotzea eta sarea zabaltzea ere helburu. Maialen ANDRES | FOKU