Segurtasun Indarren defentsa sutsua egin dute Gobernu espainoleko ordezkariek

Denis Itxaso eta Jose Luis Arasti, hurrenez hurren Gobernu espainolak EAEn eta Nafarroan dituen ordezkariek, Estatu espainoleko Segurtasun Indarrak sutsuki defendatu zituzten atzo, Pilarreko Ama Birjinaren, Guardia Zibilaren «zaindariaren», ospakizunetan egindako ekitaldietan.
Iruñean izan zen desfilean, Nafarroako Institutu Armatuko sekzio desberdinek parte hartu zuten, eta Arastik ukatu egin zuen «Nafarroatik bota nahi zaituztegula esaten duenaren» argudioa, Guardia Zibilaren plantilla 94 agenterekin ( %6,3) handitu baita azken lau urteetan, gaur dituen 1.581 agenteetara iritsi arte.
Hala, Guardia Zibileko kideei babesa adierazi zien: «Noizbait gure lurrean arbuioa sentitu baldin baduzue, gutxiengoaren sentimendua dela jakin behar duzue. Gizartearen gehiengo zabalak Nafarroan nahi zaituzte; gobernu zentraletik egiten dugun bezala baloratzen dute zuen lana; eta jabetzen dira, komunitate seguru batean bizi baldin bagara, zuen eta gainerako polizia-kidegoen lanari esker dela, gure eskubideak eta askatasuna erabat gauzatzea bermatzen baituzue».
Adierazi zuenez, Guardia Zibila da «erkidegoan ezarpen handiena duen kidegoa, bai agenteen kopuruari dagokionez, bai udaletako presentziari dagokionez». Herrialde osoan ia 1.600 agente ditu, herritarrei arreta emateko 53 bulego eta 53 postu.
Trafiko eskumenak Nafarroako Gobernuak bere gain hartzea eta Institutu Armatuko hainbeste agenteren presentziaren premia zalantzan jarri diren unean bultzatu da agente kopuruaren handitzea. Azpimarratu behar da Nafarroako Parlamentuko talde batzuek behin eta berriz leporatu diotela Nafarroako Gobernuari trafiko eskumena berreskuratzeko ahaleginik ez egitea; izan ere, transferentzia sinadura behin baino gehiagotan iragarri dute eta epeak ez dira bete.
Itxasok hitzaldia berridatzi du EH Bilduri erantzuteko
Denis Itxaso ospakizunaren harira antolatutako ekitaldien buru izan zen Guardia Zibilak Sansomendin duen kuartelean, Gasteizen.
Eldiario.es-en arabera, bere hitzaldia errotuladore batekin berridatzi zuen Itxasok, EH Bilduk Bilbon goizean jarritako “Alde hemendik! Bake garaia da” leloa zuen kartelari erantzuteko. Gobernu espainolaren ordezkariak, ezker abertzalearen «sektarismoa» kritikatu zuen, eta Estatuko Segurtasun Indarrak goretsi zituen. Guardia Zibilari balioa eman zion eta «Gora Espainia!», «Gora Erregea!» eta «Gora Guardia Zibila!» oihuekin amaitu zuen hitzaldia, gaztelaniaz eta euskaraz.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«Quiero que no siga explotando a la gente inmigrante»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
