Lupa non!
Deflaktazioa ikusi dut berriro prentsan. Hitzen pandemia gero! Baina saiatuta ere oraindik ez dakit zelan jokatu aditza; deflaktatu gaitezen ala dezagun? Deflaktatu gaitzate ote? Ala biezagute, akaso? Total, deflaktazioa izan dute hizpide FEK zer horretan, Finantzen Euskal Kontseiluan edo; portzierto, zeinek lantzen du bilera horietako genero oreka? Bada, bai, aldundiek inoizko zerga bilketarik handiena egingo ei dute aurten. Gehienbat BEZ-Balio Erantsiaren gaineko Zergaren igoeragatik. Hortaz, Zergan jartzen da sarri zalantzaren lupa, baina nik aurretik ipiniko nuke, Balioan! Baina hori ez dago ezbaian…
KPI-Kontsumo Prezioen Indizearen pandemiak bizi gaitu. Kontuak kontu, elikagaiak garestitu dira gehien, kasualitatez seguruenik. Atera kontuak, autoak elikatzeko erregaiek behera egin dute, momentuz sikiera. Eskerrak autoa elikatzea ez den hain garesti! Autoak baino arazo gehiago ari dira izaten astoak, neguko bazka ondua udazkenean kontsumitzen. Eta “balioa” birpentsatu behar dudan honetan, eta elikagaiez ari naizela, NZNZ (Nork-Zer-Non-Zelan ekoiztu eta merkaturatu) buruan!
EPI zer hori ospetsu egin zen ospitaleetan birusaren pandemian; bada, orain ere energiarenean: Energia Prezioaren Indizea. Merkatu libretik arautura pasatzea ari dira kontsumitzaileen elkarteak proposatzen etxeko energiaren gastua mugatzeko. Nik zera gehituko nioke horri, hango konstituzioak ezarritako esparru politiko bakar araututik hemengo burujabetza esparru librera pasatzen hastea, behingoz! Eta fiskalitateak eztabaidaren lupan segitzen duen honetan, EAJ-Eusko Alderdi Jaurlaritzak argi baino argiago utzi du zergen gaineko bere filosofia: zeraren zera zeraren zerarekin zertuko da. Hori bai, sasoia helduta; oraingoari dagokiona da arazo estrukturalei koiunturalak bailiran erantzutea…

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete
