AFP
BEGIRADA

Beloa ez janztea, ekintza iraultzailea Iranen

Hilabete igaro da Irango Moralaren Poliziak Masha Amini gaztea beloa «gaizki» eramateagatik atxilotu eta hil zuenetik. Aminiren heriotzaren kontrako protesta sutsuek eztanda egin zuten eta ez dute etenik izan. Irango Gobernua mobilizazioak errepresioa baliatuz mozten saiatzen ari da, baina ez du lortu. Emakume askok erabaki du belorik ez janztea protesta egiteko. Batez ere, gazteak eta, bereziki, emakumeak, ari dira Ali Khameneiren erregimen zurrunaren kontrako matxinada gidatzen. Beloa ez janztea ekintza iraultzailea bilakatu da.