NOR BERE ERARA BIZITZEKO ERRONKA
«Nire erara bizitzeko erronka»; adimen-urritasuna dutenek nahi duten eran bizitzeko eskubidea dutela aldarrikatu zuen Atzegik.

Erronka, adimen-urritasuna duten pertsonentzat, eta erronka, gizarte osoarentzat. Atzegik 2022ko sentsibilizazio kanpaina aurkeztu zuen atzo, Donostian. “Nire erara bizitzeko erronka” lelopean; adimen-urritasuna dutenentzat erronka handia delako modu autonomoan bizitzea, eta gizarte osoa kontzientziatzea erronka mardulagoa delako. Askotariko bizi-ereduak ikusarazi nahi dituzte, eta desgaitasuna duten pertsonek nahi duten erara bizitzeko aukera dutela aldarrikatu. Elkarteak azaldu zuenez, «askok badute nahikoa autonomia modu independentean bizitzeko, betiere beharrezko laguntza jasotzen badute». Elkarteak eta bertako kideek egindako lan guztia laburtzea erraza ez bada ere, urteak emandakoa bideo formatuan jaso eta unerik gogoangarrienak gogoratu zituzten. Boluntarioei eskerrak emanez jarraitu zuen ekitaldiak. Kanpainak «bizitzeko lau modu ezberdin» erakusten baditu ere, atzo oholtzara Atzegiko kide gehiago igo ziren beraien esperientzia kontatzera. Bideoz zabalduko dituzte bizi-eredu ezberdinak, eta nork bere bideoak zabaltzeko deia egin zuten.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
