Baheketa, bularreko minbizia gainditzeko gakoa
Bularreko minbizia sufritzeko arriskuaren araberako baheketa pertsonalizatua gakoa da biziraupena handitzeko. Hala adierazi zuen atzo, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Nafarroako Unibertsitatea Klinikako Bularreko Patologien Arloko zuzendariak, Isabel Rubiok. «Emakume bakoitzak minbizi hau garatzeko duen arrisku maila hartu behar da kontuan», erantsi zuen Kirurgia Onkologikoaren Europako Elkarteko presidenteak.
Europar Batasuneko estatuek «baheketa pertsonalizatuak eta egokituak egiteko programa bat» izatea komeni dela aldarrikatu zuen, «gaixotasuna sufritzeko arriskuan oinarritua». «Prebentzioan eta diagnostiko azkarrean laguntzen duen guztia onuragarria eta beharrezkoa da».
Europako Batzordeak bularreko minbiziari buruzko gomendioak eguneratzea proposatu du 20 urtean lehenbizikoz. Detektatzeko probak 45 eta 74 urte bitarteko emakumeengana zabaltzea aholkatu die estatu kideei, eta, gainera, bular hagitz mamitsuak dituzten pertsonei erresonantzia magnetiko bat egiteko gomendatu die.
«Zenbat eta lehenago atzeman, hobekiago», esan zuen Rubiok.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete
