Alice HAMONICE
BEGIRADA

Artzaintza eta laborantza jasangarriaren alde

Biarritzeko Irati erakustazokan iraganen da, azaroaren 10, 11 eta 12an, Lurrama, tokiko laborantza jasangarriaren azoka. Cyrille Marlin paisaia antolatzaile eta geografoa aitabitxi duen 17. edizio honek “Bizi den mendiaren alde” lema hautatu du. Horrela, mendiko laborantza eta artzaintza jardueren gainean indarra egin nahi izan dute antolatzaileek aurtengo hitzorduan. Lurramaren karteleran ikusi daitekeen irudian Sylvie artzaina ageri da bere artaldearekin Artzamendin.