Arabako Lautada eta Gernika-Bermeo, langabezia handienekoak
Eustaten datuen arabera, Arabako Lautadan, Gernika-Bermeon eta Debagoienean zegoen langabezia tasarik handiena 2021eko urtarrilaren 1ean: %13,5, %13,1 eta %12,9, hurrenez hurren. Bestalde, langabezia tasa txikiena zuten eskualdeak Bidasoa Beherea (%8,5), Kantauri Arabarra (%8,3) eta Durangaldea (%8,4) izan ziren, Eustatek atzo langabeziari eta okupazioari buruz argitaratutako inkestaren arabera.
2011. eta 2021. urte bitartean, langabeziak behera egin du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ia eskualde guztietan. Arabako Errioxaren kasua bereziki nabarmena da, hamar urte horietan tasa ehuneko 8,8 puntu jaitsi baitzen, 2021ean %10,1era iritsi arte.
Aldi horretako langabeziaren jaitsiera ere nabarmendu zen Bidasoa Beherean (ehuneko 7,3 puntu), Enkarterrian (%7,2) eta Kantauri Arabarrean (%6,3).

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
