Jaizki FONTANEDA FOKU
BEGIRADA

Baldintza duinak zahar-etxeetako langileentzat

Hego Euskal Herriko adinekoen egoitzetako langileak lan-baldintza hobeak lortzeko borrokan ari dira. Mobilizazioak egin zituzten atzo Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Lehenengo greba eguna izan dute Araban eta Bizkaian, eta hirugarrena, Nafarroan. Gipuzkoan, berriz, duela hilabete batzuk hitzarmen berri bat sinatu zen arren, LABek ez du borroka amaitutzat ematen. Irudian, Arabako egoitza pribatuetako langileak, Gasteizko Plaza Berrian atzoko manifestazioari ekiten.