«Surfak eta pilotak, beste kirol batzuen aldean, lege egokitzapen hobea dute»

«Begi onez» ikusten du Eneko Anduezak euskal pilota eta surf selekzioek nazioartean jokatzeko aukera izatea. Hala ere, bestelako kirolek izan dezaketen aukeraz galdetuta, surfak zein pilotak «lege egokitzapen hobea» dutela esan zuen atzo NAIZ Irratian egindako elkarrizketan. Hala ere, kirol kontuetan baino Anduezak nahiago du azpimarra bestelako arloetan ezarri. Garraioari eta etxebizitzari buruzko proposamenak aurkeztu ziren egunean jeltzaleek kirol kontu bat jorratu izana kritikatu zuen.
Gernikako Estatutua betetzeko borondate politikoa dutela aipatu zuen PSEko buruak. Halaber, eskuduntza gehiago iritsi ez izana estatutu berri baten faltari egozten dio. «Ez baldin badaukagu, alderdi batzuek horri uko egin diotelako da».
Iñigo Urkullu lehendakariak botere judizialaren inguruan egindako proposamenaren aurrean, EAJk «kontraesanak» dituela esan zuen Anduezak. «Botere hori, argi eta garbi, Estatuarena da. Gauza horiek aldatzeko Konstituzioa aldatu beharko litzateke. Beraiek prest daude?».
Anduezaren esanetan, «ez da kasualitatea» aldiriko tren zerbitzuen eskumena edo kupoaren negoziazioak aurrekontuen aroan aipatzea.
NAIZ Irratian entzun daitekeen elkarrizketan, beste gai asko jorratu zituen: Pozik agertu zen EAEko aurrekontuekin; presoek etxetik gertu egoteko eskubidea dutela esan zuen; eta Arabako upategientzat sor-marka berria sortu beharrean Errioxako sor-markaren aterkipean bereizgarri bat sortzea hobetsi zuen.

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
