Hezkuntza «doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala» izatea aldarrikatu dute

IAk eta Ikasle Sindikatuak, nork bere aldetik, grebara deitu zituzten atzo Hego Euskal Herriko Bigarren Hezkuntzako ikasleak, «doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala» den hezkuntza sistema aldarrikatu eta LOMLOE eta Lakuako lege berriak «ikasleen beharrak asetzen ez» dituztela defendatzeko. Manifestazioak egin zituzten lau hiriburuetan.
“Hezkuntza ofentsiba kapitalista gelditu!” lelopean, hezkuntzan egindako erreformak eta ezarritako lege berriak «enpresari handien eta burgesiaren interesen mesedetan» egiten direla salatu zuen IAk, «diziplinamenduan oinarrituta» daudela uste baitute, ikasleei «hitza kentzen» dietelako.
Horren harira, sistemak ikasleak «despolitizatu eta idiotizatu» egiten dituela defendatu zuten, pentsamendu kritikoa bultzatu beharrean. Bide batez, irakasleengandik jasaten duten «infantilizazioa eta autoritarismo bortitzaren» aurka agertu ziren.
«Konponbidea ez da legea»
Funtsean, hezkuntzan «desegite» bat gertatzen ari dela zioten eta konponbidea ez dagoela «ez legean ezta Parlamentuko zirkuan ere».
«Hainbat erreforma ezartzen joan dira, eta ikusi duguna da ez hauek ez beste legeren batek ez dituztela ikasleon beharrak asetuko», laburbildu zuen Paloma Strachanek, Ikasle Abertzaleetako kideak, GARAri eskainitako adierazpenetan.
Strachanen hitzetan, «DBHko ikasleak erreformarekin ados ez daudela agerian geratu da, ehunka ikasle atera baititugu geletatik». «Badakigu etorri den jendeak argi daukala zer aldarrikatu nahi den, ez direla itsu-itsuan etorri», gaineratu zuen.

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
