Filippo Taddei MSF
BEGIRADA

Italiako kaiak, itxita

Geo Barents, Ocean Viking eta Humanity One itsasontziak Mediterraneo itsasoko uretan erreskatatutako ia 1.000 pertsona inguru artatzen ari dira, baina italiar Gobernuak porturatzeko baimena ukatu egin die. «GKEak haien herrietara abia daitezela, ez Italiara», adierazi zuen Italiako kaien ardura duen Matteo Salvini Azpiegitura eta Garraio ministroak. Ultraeskuina gobernatzera iristeak eskubide murrizketak dakartza, baina inork ordainduko badu, horiek gerratik, gosetik eta etorkizun faltatik ihes egiten duten migrante pobreak dira.