KLIK

Azaroaren lehena, berdina eta ezberdina

Krisantemoz, daliaz eta margaritaz jantzi ziren atzo hilerriak, azaroaren lehen guztietan legez. Donostiako Polloen ateratako argazki honek urteroko berbera eman dezake, harria bezain geldia, baina bada mugimendurik. Sinesmenak norberarenak eta libreak dira, edo hala behar lukete behintzat, eta kanposantuak ere esanahi bat du bakoitzarentzat. Poliki-poliki aldatzen ari dira gure ohiturak, baita heriotzaren aurrean portatzeko moduak ere. Eta irudipena da azaroaren lehenaren ospakizunak gero eta gehiago festarekin lotzen ari direla, hilerritik harago zabalduz.

Andoni CANELLADA | FOKU