Egiaren beharraz, jardunaldi bana Donostian eta Iruñean
«Egia ez da preskribatzen: egia bilatzeko tresnak» izenburupean, Foro Sozial Iraunkorrak bi jardunaldi antolatu ditu gaur eta bihar Donostian eta Iruñean. Egia jakitea zauriak sendatzeko lehen urratsa dela berresten dute biktimek, eta horri helduta ekingo zaio bideari.

Biktimei aitortza eta erreparazioa emateko bidean urratsak egin diren arren, Estatuaren eta ETAren biktimek transmititzen jarraitzen dute egia jakitea beharrezkoa dela euren zauriak sendatzeko. Halaber, gaur egun indarrean dauden tresnen artean batzuk agortuta daudela adierazten dute. Hau da, tresna berriak behar direla. Hala mintzatu zen atzo Foro Sozial Iraunkorra, Bilbon egindako agerraldian.
Euskal Herrian Egiaren Batzordea sortzeko baldintzarik ba ote dagoen galdetuta, Foro Sozialak uste duen arren tresna interesgarria izan daitekeela xede horretan, aldi berean onartu zuen agente horrek ez dituela «une honetan behar diren adostasunak biltzen, ez instituzionalak ez politikoak».
Gizarte gisa, ordea, defendatu zutenez, «ezin dugu onartu biktimei egia ezagutzeko duten eskubide legitimoa ukatzea».
Bidegurutze honetan, bi dira aukerak, sustatzaileek diotenez: baldintza egokiak sortu arte itxarotea edo baldintza horiek sortzeko pausoak ematea. «Foro Sozial Iraunkorrak azken aukera horren aldeko apustua egin du», berretsi zuten prentsaurrekoan.
Hori dela eta, gaur eta bihar, Paz con Dignidad elkarteak eta Foro Sozial Iraunkorrak jardunaldi bana antolatu dute Donostian eta Iruñean, “Egia ez da preskribatzen: egia bilatzeko tresnak” izenburupean.
Lehen hitzordua Carlos Santamaria zentroan izango da, Donostiako Ibaetako campusean (18.00). Iruñean, bestalde, bihar izango da, Tres Reyes hotelean, ordu berean.
Jardunaldi hauen bidez, gizarte zibilaren ekimenez bake agertokietara iritsi diren nazioarteko esperientzietatik ikasi nahi da, baita egia ezagutzeko hemen martxan jarri diren mekanismoei balioa eman ere.
Aurreratu zutenez, zenbait diziplinetako hizlariek parte hartuko dute, hala nola Felix Retegui soziologoak eta ikertzaile espezializatuak, Ivan Forero Kolonbiako historialari eta soziologoak, Juliana Dal Piva kazetari brasildarrak, Juana Balmaseda abokatuak, Jean Pierre Massias Europan eta Afrikan gatazken konponbideetan adituak eta Urko Aiartza abokatu eta Egiaren Batzordeetan adituak.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
