100.000 euroko isuna ordainduko du Iberdrolak
Iberdrolak langileak legez kanpo uzteagatik 100.000 euroko isuna ordaindu beharko du, EAEko Justizia Auzitegiak berretsi duenez, ELA sindikatuak salaketa jarri ostean.

EAEko Justizia Auzitegiak berretsi egin du Iberdrolari ezarritako zigorra eta 100.000 euroko isuna ordaindu beharko du, zenbait langileri sasienpresa baten bidez hitzarmenak ezartzen duena baino mila euro gutxiago ordaintzeagatik, ELAk atzo jakinarazi zuenez.
Sindikatuak ohar batean zehaztu zuenez, epaiaren arabera «Iberdrolaren jardunaren helburu bakarra zera izan da, hitzarmena ez aplikatzea lege iruzurra eginez». Auzitegiak arau-hauste oso larritzat jo du hori.
ELAk azaldu zuenez, Iberdrolak langileei Pysco SA «pantaila enpresaren» bidez -konpainia batek hainbat eragiketatarako erabiltzen duen enpresa, aktibo esanguratsurik edo eragiketa propiorik ez duena- ordaintzen zien. Horrela, langile horiek ez zuten Iberdrola Taldearen hitzarmenaren arabera kobratzen eta jaso beharko luketena baino 1.078 euro gutxiago jasotzen zuten.
Sindikatuak dioenez, hamabi langile daude enpresa horren bidez enplegatuta. Sei urteko antzinatasuna dute, baita salmenta ofizialen kategoria ere. Pysco SAren erreferentziazko hitzarmena Bizkaiko Merkataritza Orokorreko Hitzarmen Kolektiboa da. Horren arabera, 1.299,43 euroko oinarrizko soldata aitortzen zaie langileei, baita 797ko plus aldakorra ere.
Horien kategoriarako, eta sei urteko antzinatasuna izanda, 3.175eko oinarrizko soldata egokituko litzaieke, 14 ordainsaritan, ELAren arabera.
Hala, sindikatuak Iberdrolaren «zekenkeria» salatu du, «urtarriletik irailera bitartean 3103,6 milioi euroko mozkin garbiak lortu arren horrelako arau hausteak egiten dituelako langileen lan baldintzen kontura irabazi neurrigabeak irabazten jarraitzeko helburu bakarrarekin».

«Debajo de décadas de vergüenza y de correcciones hay una lengua, el extremeño»

«Si no han entendido mi película, yo recomiendo repetirla»

Multitudinaria respuesta en las calles a la detención de Barbado y Zelaia

Feijóo pierde su primera votación y se enreda con el PNV y EH Bildu
