Bidea zuzendu ezinda jarraitzen du Bidasoak

Europan egindako lan bikaina izan da orain arte Bidasoa-Irunen denboraldiaren helduleku nagusia, baina azken asteetan Asobal ligan izandako txakalaldia Danimarkaraino luzatu du Jacobo Cuetararen taldeak, Skanderborgen aurka porrot mingarri bat jasota.
Haizea alde zutela denbora askotxo eman dute irundarrek azken urteetan, baina norabidea aldatuta dabil azken asteetan eta korrontearen kontra borroka egitea egokitzen ari zaie horiei azken asteetan. Aurretiko gabeziak gutxi ez eta atzo, talde oso sendo baten aurka, min hartutako Jon Azkue eta Iñaki Cavero gabe jokatu behar izan zuten gipuzkoarrek eta lehiatzea ezinezkoa egin zitzaien.
AURKIA ETA IFRENTZUA
Izan ere, parean txanpon beraren beste aldea bizitzen ari den Skanderborg taldea izan zuten. Jokatutako lau partidak irabazita, multzoko lidergoan dira danimarkarrak eta sasoi ederrean diren Mollerup (9 gol) eta Thomas Sommerrek (7) gidatuta ez ziren Bidasoa triste baten gupida izan.
Miticen jaurtiketei esker, lehen minutuetan baino ezin izan zieten eutsi irundarrek etxekoen joko erauntsiari. Presaka jokatuta, gabezia ugari erakutsi zituzten Cuetarenek erasoan eta kontraerasoan txikitu egin zituzten hurrengo astean Irunen ariko diren danimarkarrek. Zorionez, sailkapenak, momentuz, ez du arriskurik.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
