Donostialdeko ESIa berriz protestan, Lan Eskaintza eta Onkologikoa xede
Zuzendari kudeatzaile berriarekin izandako talkaren ostean, mobilizazioei ekin diete berriz Donostia Ospitalean. Bi lehentasun dituzte: Lan Eskaintza Publiko egokia eta Onkologikoa ESI Donostialdean sartzea.

Donostialdeko ESIko dozenaka zerbitzuburuk eta langilek elkarretaratzea egin zuten berriz ere atzo. Goizeko 8.15ean izan zen protesta, Donostia Ospitaleko sarreran. Osakidetzako zuzendaritzarekin elkarrizketak abiatu ondotik batzorde negoziatzaileak mobilizazioak etenak zituen, baina ez daude konforme Agustin Agirre ESI Donostialdeko buru berriaren jarrerarekin, eta berriro irten ziren kalera.
Gatazka aurreko astean berpiztu zen. Aitzinetik dimisioa aurkeztu zuen Adolfo Begiristain Donostia Ospitaleko zuzendariorde eta mediku ohia “El Diario Vasco” egunkariarekin mintzatu zen, eta zenbait akats eta joera txar salatu zituen. Agustin Agirrek adierazpen horiek gezurtatzea exijitu zion batzorde negoziatzaileari. Zerbitzuburu eta langile askok ez dute agindu hori onartu, eta, horrekin Osakidetzaren jokabide autoritarioa berriz agerian gelditzen dela ondorioztatuta, protestari ekin diote berriz ere.
Printzipioz, duela astebete Osakidetzako zuzendaritzarekin egindako lehen bileran, Rosa Perez Esquerdo zuzendari orokorra bertan zela, zerbitzuburuen salaketak aztertzeko konpromisoa hartu zen eta urtarrilaren 18ra arte protestarik ez egitea erabakia zuten langileek, baina harremana zakartu egin da harrezkero.
Onkologikoa
Talka horretaz gain, beren aldarrikapenak berretsi zituzten elkarretaratzean bildutakoek. Pare bat lehentasun zehaztu zituzten: Lan Eskaintza Publiko (LEP) egokia, gaur bertan argitu daitekeena, eta Onkologikoa Donostialdeko ESIan sartzea, abenduaren 31 data garrantzitsu duena.
Protestan elkartutakoen eledun gisa aritu zen Jon Zabaletak aipatu zuenez, «gauza batzuk besteak baino premiazkoagoak dira», eta horien artean Onkologikoaren gaur egungo estatusa dago. Esan zuenez, 2022 honetako azken egunean amaituko da.
Horri buruz, Onkologikoa Osakidetzan txertatzeaz gain, ESI Donostialdearen barruan kokatu behar dela argudiatu zuen Zabaletak, minbiziaren tratamendua koordinatuagoa eta eraginkorragoa izan dadin. Zerbitzuburu eta profesional hauek ez lukete begi onez ikusiko Onkologikorako ESI berezi bat sortzea, Donostialdekotik banandua.
Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak elkarrizketa batean aipatu zuenez, Onkologikoa ESI Donostialdean sartzea da asmoa, baina aurreko astean, Osakidetzan sartzeko prozesua abiatuko zela iragarri zutenean, ez zuten bere kokapen zehatza argitu.
Lan Eskaintza egokia
Bigarren kontu premiazkoena da Osakidetzaren hurrengo Lan Eskaintza Publikoa. Donostialdeko profesional hauek kezkatuta daude langileak falta direlako. Aurreko ostiralean talde negoziatzaile honen ordezkari gisa Adolfo Lopez de Munainek nabarmendu zuenez, Lan Eskaintza hori gaur bertan onar daiteke Lakuako Gobernu Kontseiluan, eta arretaz aztertuko dute. Hala eta guztiz, sumatzen dute ez direla beraien aldarrikapenak kontuan hartzen ari.
Bihar prentsaurrekoa emateko asmoa dute osasun arloko langile hauek, beren jarrera gehiago argitzeko eta unea definitzeko. «Elkarrekin gaude, eta egunez egun gauzak ikusten joango gara, Osakidetzaren aldetik berririk dagoen ala ez aztertzen», esan zuen Jon Zabaletak.
Iragarri zutenez, hurrengo bi astelehenetan elkarretaratzeak egingo dituzte berriz. Beren konpromisoaren adierazletzat jo zuten berriro kalera irten izana, baina elkarrizketan jarraitzeko prest direla argi utzi zuten aldi berean.
Aipatutako bi puntuez gain, beste hiru ere badira osasun langileak Osakidetzarekin eta Lakuako Gobernuarekin negoziatzen ari diren aldarrikapenen artean. Erreferentziazko unitateak eta puntako teknologiak non kokatu erabakitzeko proposamenak aztertzeko mahai bat osatzea planteatzen dute. Izan ere, erabaki estrategiko horiek taldeen lanean, ibilbidean eta esperientzian oinarritutako irizpide teknikoen eta aukeren arabera hartu behar direla konbentzituta daude.
Giza baliabideen kudeaketa deszentralizatzea eta ESIetara itzultzea ere beharrezko ikusten dute, sarri partekatzen baitute langile taldea.
Hirugarrenik, Lehen Arretako langileak sufritzen ari diren zailtasun eta trabez jakitun, eurekin batera lan mahai bat osatu eta osasun sisteman «egiturazko aldaketa bat» sustatu nahi dute.
Aldarrikapen hauek abenduaren hasieran emandako prentsaurreko batean zehaztu zituzten zerbitzuburuek. Donostialdeko ESIko zuzendari kudeatzailea, Itziar Perez, eta jarraian zuzendari medikua, Idoia Gurrutxaga, kargugabetu zituen Osakidetzak, eta zerbitzuburuek desadostasuna agertu zuten. Orduan lehertu zen anitzez lehenagotik zetorren krisia.
Osakidetzak Perezengan eta Gurrutxagarengan konfiantza falta zutela eta haiek gidatutako talde kudeatzaileak ez zuela sarean lan egiteko gaitasunik azaldu zuen, kargugabetzeak argudiatzeko. Baina langileek eta protestak gidatzen ari diren zerbitzuburuek gezurtatu egin zituzten bi baieztapen horiek. Beren esanetan, «neurri logikoak baino, zigor neurriak» izan ziren kargugabetzeak. Arduradun politikoei eskatu zieten arrazoiak gehiago esplikatzeko, «konfiantza falta» argudio eskasa baita, eta sarean lan egiteko gaitasun eza, berriz, faltsua. «Bidasoa, Zumarraga eta Mendaroko ospitaleekin lanean ari dira, eta Araba eta Nafarroarekin espezialistak partekatu izan ditugu. Ezin dugu onartu sarean lan egiten ez dugula esatea», adierazi zuten.
Profesional hauek erantsi zutenez, Osasun Sailak hartutako erabaki hauek erakusten dute ez dutela osasun kudeaketa ongi ezagutzen.
115.000 personas esperan una cita
Según datos oficiales aportados por la propia consejera Gotzone Sagardui, la acumulación de pacientes que aguardan cita para un especialista en Osakidetza ha crecido un 20,8% en tres años, mientras que la lista para realizarse algún tipo de prueba ha engordado un 93%.
Más de 115.000 pacientes están a la espera de obtener una cita con un especialista en las consultas externas, mientras que 53.576 integran las listas de espera para someterse a una prueba diagnóstica. Estos datos, actualizados a 30 de noviembre de 2022, se recogen en una respuesta parlamentaria remitida por la consejera de Salud al Parlamento de Gasteiz para contestar a una pregunta realizada por EH Bildu.
Por herrialdes, las consultas externas de las OSI vizcainas tienen a 65.127 pacientes a la espera de ser recibidos por un especialista; las guipuzcoanas, a 27.060; y las alavesas, a 2.035. La especialidad que cuenta con un listado más abultado es la de Traumatología, con más de 19.000 personas. En Oftalmología se superan los 13.000 pacientes y en Ginecología se sobrepasan las 9.900 mujeres.
El deterioro es aún mayor en las listas de espera para hacerse determinadas pruebas como TAC, mamografías, colonoscopias o ecocardiogramas, con un total de 53.576 personas, lo que supone un incremento del 93% respecto a hace tres años. De ellas 29.481 residen en Bizkaia; 22.060, en Gipuzkoa; y 2.035, en Araba.GARA
En favor de la salud en Barakaldo
Sindicatos, colectivos sociales y asociaciones vecinales han creado en Barakaldo la plataforma BOPA, Barakaldo Osasungintza Publikoaren Alde, en defensa de un sistema de salud «público, digno y de calidad». Está integrada por las asociaciones vecinales de Arteagabeitia-Zuazo, Rontegi, Desertu Berria y Lutxana; los colectivos sociales Berri Otxoak, Barakaldo Naturala y Argitan; y los sindicatos ELA, LAB, Satse, CCOO, UGT, Steilas, CGT, ESK y CNT.
Ayer se concentraron ante el Hospital de San Eloy, donde señalaron que la sanidad pública «viene sufriendo un continuado y planificado proceso de recortes, privatización y desmantelamiento, que deteriora la calidad asistencial y la salud». Asimismo, denunciaron la reducción de horarios, el cierre de PAC en horario nocturno, la implantación de la atención telefónica en detrimento de la atención presencial, el incremento de las listas de espera, las consultas sin personal médico y las consultas telemáticas.
Criticaron que en estas fechas navideñas Barakaldo «sufrirá un sustancial recorte en los horarios de atención en los centros de salud». Además, advirtieron de la situación de los trabajadores de urgencias del Hospital de Cruces, «fundamentales en la pandemia y que ven cómo día a día sus condiciones de trabajo se van agravando debido a la falta de personal». GARA

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
