Irungo kalamu elkarte bateko zuzendaritzako bi kide atxilotu ditu Poliziak
Polizia espainiarrak Irungo kalamu elkarte bateko presidenteak eta idazkariak osatutako zuzendaritza batzordea atxilotu du, legez kanpoko elkarte bateko kide izateko eta osasun publikoaren aurkako ustezko delituak egotzita. Operazioa iragan astean gauzatu bazen ere, atzo ezagutarazi zuten.
Ikerketak joan den udan hasi ziren, ikertzaileek antzeman zutenean elkartea ez zutela bazkideek bakarrik bisitatzen, baita substantzia estupefazienteak erostera joaten ziren hirugarren pertsonek ere.
Ikerketan zehar, agenteek 12 pertsona atzeman zituzten, bazkide ez izan arren, lokalean marihuana edo haxixa erosi zutenak, eta, ondoren, droga beste leku batean kontsumitu zutenak.
Operazioaren baitan, elkartearen egoitza miatu zuten. Bertan, «kontsumorako prest» zeuden kilo bat marihuana kukulu baino gehiago, 300 gramo haxix baino gehiago eta haxixa egiteko erabiltzen zen prentsa hidrauliko bat konfiskatu zituzten

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
