Said KHATIB AFP
BEGIRADA

Hiltzea ez da nahikoa, ezin dute protesta ere egin

Benjamin Netanyahu buru duen Gobernu berriak hainbat zigor ezarri dizkio Palestinako Aginteari, horiek Nazio Batuen Erakundean Israelen okupazioaren aurka aurkeztutako ekimenei erantzunez. Zigor horiek «Palestinako Aginte Nazionalak Israelgo Estatuaren aurka gerra politiko eta legala egiteko» hartutako erabakiaren ondorio dira, Netanyahu lehen ministroaren bulegoak ohar bidez jakinarazi duenez. Ez dira ausartu, ordea, populazio zibilaren aurkako gerra militarra leporatzen, hori Israelen monopolioa baita.