KLIK

Eritrear bat gailendu da aurrenekoz Elgoibarren

Nazioarteko 79. Juan Muguerza Krosean, andrazkoetan, ezustekoa eman zuen Rahel Daniel eritrearrak, Elgoibarren atzo lasterketa irabazita. Gainera, bere herrikideen artean kros hau irabazi duen lehena izan da. Zortzi segundora iritsi zen lasterketa irabazteko faborito nagusia: Edinah Jebitok kenyarra -joan den urteko garailea- . Windred Mutile Yavi bahraindarra izan zen hirugarrena. Gizonezkoetan pronostiko guztiak bete ziren: Selemon Barega etiopiarrak irabazi zuen. Birhau Balew kenyarra eta Adel Mechaal bahraindarra izan ziren podiuma osatu zutenak.

Gorka RUBIO | FOKU