Bizkaibusen greba egunekin hasi dira, eta hala izango da martxora arte
Bizkaibuseko zenbait zerbitzuetako langileek greba eguna izan zuten atzo eta, horren harira, manifestazioa egin zuten goizean goizetik Bilboko erdigunean.
«Bidezko» hitzarmen bat helburu, EMB Ezkerraldea-Meatzaldea eta Vectalia Enkarterri enpresek 24 orduko greba egin zuten. Gainera, hasiera baino ez da honakoa, izan ere enpresa horietan batzordeek hamabi greba egun deitu dituzte 2023ko lehen hiruhilekoan. Hala, grebara deituta dago urtarrilaren 19, 25 eta 31rako, otsailaren 6, 16, 22 eta 28rako, eta martxoaren 6, 16, 22 eta 28rako.
EMBko enpresa batzordeko presidenteak, Juan Carlos Gonzalezek (CCOO), esan zuen grebaren jarraipena erabatekoa izan zela. Hala ere, deitoratu zuenez, plantillak itxaropen gutxi du gaur deitutako negoziazio mahaiaren bilerari begira, «enpresak duen jarreragatik».

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«Quiero que no siga explotando a la gente inmigrante»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
