GARA
DONOSTIA

Itziar Moreno askatu dute, ia hamabi urteko espetxealdia gaindituta

Itziar Moreno Martinez euskal presoa baldintzapean aske atera zen atzo Zaballako espetxetik, hamaika urte eta bederatzi hilabeteko zigorra beteta, gehiena Estatu frantsesean.

Han atxilotu zuten 2011. urteko apirilean, Croze herrian, Jendarmeriarekin izandako borroka baten ostean. Oier Gomez Mielgorekin batera zihoan; 2019. urtean hil zen Gomez, gaixotasun baten ondorioz.

Beste pasarte gogor bat jasan du Itziar Morenok; iazko uztailean, Rennesera bera bisitatzera zihoan lagun batek istripu larria izan zuen bidean. Andrea erietxera eraman zuten eta gau batez ingresatu.

Rennesera eraman aurretik Roanneko kartzelan izan zuten preso Moreno. Parisek ezarritako zigorra bete ostean, joan den abuztuan Espainiaratu zuten. Lehenik Alcalan eta gero Zaballan egon da preso. Lekualdatze hori iragarri zuenean, zigorraren hiru laurdenak 2019. urtetik gaindituta zituela aipatu zuen espainiar Gobernuko Espetxe Zuzendaritzak.