KLIK

San Anton, bixigua (eta txakolina) monton!

Egun handia izan zuten atzo Getarian. «San Anton, bixigua monton!» dio esaera zaharrak, gaur egun data zehatzetan jaten dugun ahogozagarria, aspaldi, eguneroko dietaren platera zela oroitaraziz. Orduan ere txakolinarekin lagunduko zuten bisigua, baina dagoeneko San Anton Txakolinaren Eguna bilakatu da. Getaria da txakolinaren aberria, baserrirako eta familiarako zen ardoari munduan distira eman diona. Eta aurtengoa, gainera, sendoagoa, graduan punttu bat gorago, garraztasun orekatu betean dator. Zorionekoak gu.

Jon URBE | FOKU