GARA
GASTEIZ

Ticket Bai sistemaren ezarpena %96,35ekoa da Araban

Araban, fakturazio elektronikoa jaulkitzeko modalitatearen ezarpena, Ticket Bai sistemarena, %96,35ekoa da eta eta salbuesteko 459 eskaera egin dira, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak jakinarazi duenez. Kopurua «oso positiboa» dela esan du, «ezarpen osora iristetik oso gertu» baitago.

Foru Aldundiko Kontseiluaren ostean, Gonzalezek Ticket Bairen ezarpenaren balantzea egin zuen atzo. «Arabarrek aste hauetan egin duten ahalegina» aitortuz hasi zuen agerraldia, «lurraldearen digitalizazioaren aurrerapena bultzatzeko» eta «lehiakortasunean aurrera egiteko» balioko duena.

Salbuesteko 459 eskaeretatik 243 espediente irekita daudela azaldu zuen. Horietatik 202 behin-behinekoak dira. Guztira 217 espediente itxi dira; horietatik 183k aldeko jakinarazpena eta arau-xedapena dute, eta bostek kontrakoa.