Durangoko kartzelan errepresioa pairatu zuten mila emakume omendu dituzte

Gaur egun Nevers ikastetxea dagoen eraikinean kokatuta zegoen emakumeen kartzelako errepresaliatuei omenaldia egin zien atzo Durangoko Udalak, herriko elkarte memorialistarekin eta feministekin batera. Omenaldia kartzela zaharraren kokalekuan izan zen, eta 1939tik 1940ra mila emakume inguruk jasan zuten errepresioa aitortzeko xedea zuen. Durangoko Udalak ohar batean azaldu duenez, emakumeentzako Bizkaiko lau espetxeetako bat izan zen hura, eta, zenbait iturriren arabera, bost preso eta sei haur hil ziren han. Ima Garrastatxu alkateak eta Julian Rios alkateordeak asteazkenean azaldu zutenez, «beharrezkoa da Durangoko emakumeen espetxe hartan errepresio faxista jasan behar izan zuten emakume guztiak gogoratzea. Gaur egun normaltasun osoz ibiltzen gara hortik, askotan emakumeen aurkako errepresio zentro bat izan zela konturatu gabe».
2010ean espetxe zaharraren aurrean landatu zen haritzaren inguruan burutu zen ekitaldia, eta bertan izan ziren, besteak beste, Maria Gorosarri kazetaria, Leire Vargas idazlea -Joseba Sarrionandiaren bertso batzuk errezitatu zituena- eta Ixone Aroma dantzaria.
Gainera, urte latz horietan jazotakoa oroitzeko plaka bat jarri zen, espetxe horretan hil ziren emakumeen eta adingabeen izen-abizenekin.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»
