Agirre eta Bilbaoren heriotzak ziurtatu ditu Argentinak
Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi zuenez, Argentinako agintariek ofizialki ziurtatu dituzte Amaia Agirre eta Iker Bilbao mendizaleen heriotzak. Joan den ostiralean, elur-jausi batek lurperatu zituen mendizale biak, Patagoniako Fitz Roy menditik jaisten ari zirela.
Elurrarengatik eta eguraldi txarragatik erreskate taldeak ezin izan zuen bikotea erreskatatzeko saiorik egin, horrek bizitza gehiago arriskuan jartzea zekarrelako.
Urkulluk azaldu zuenaren arabera, atzo goizean Kanpo Harremanetarako idazkariaren eta Lakuako Gobernuak Argentinan duen ordezkariaren mezu bat jaso zuen, bi mendizaleen heriotzaren «mediku-ziurtagiria» jaso dutela esanez.
«Orain Argentinako Kantzilertzari dagokio dagozkion izapideak betetzea», adierazi zuen. Urkullu lehendakariak doluminak helarazi zizkien Agirreren eta Bilbaoren familiei, mendizaleen kolektiboari eta baita mendizaleen Federazioari ere.
Bi erreskate asteburuan
Bestalde, bi pertsona erreskatatu zituzten larunbatean Urkiolako Natura Parkean eguraldi txarraren ondorioz. Igandean beste bost mendizale nafar ere erreskatatu zituzten Errioxako San Lorenzo mendian.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
