GARA
BILBO

Euskal EskolaPublikoaz Harroren deia, eskola publikoanmatrikulatzeko

2023-24 ikasturterako umeen matrikula egiteko epea laster abiatuko da. Atzo Bilbon egindako agerraldi baten bidez Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideek matrikula ikastetxe publikoetan egiteko eskatu zieten herritarrei. Lakuak hartutako neurriak kritikatu egin zituzten, gainera, «irakaskuntza pribatu-itunduaren aldeko planifikazioan» oinarrituta jarraituko duelako matrikulazio prozesuak.

Atzoko agerraldian, eskola publikoaz zergatik dauden harro azaldu zuten: «Unibertsala delako, euskalduna, anitza, inklusiboa; herritarra, parte hartzailea eta jasangarria delako. Eta langileak kontratatzean berdintasuna, meritua eta gaitasuna dituelako irizpidetzat».

Hezkuntza sailak egindako aldaketak kritikatu zituzten. Azaldu zuten zergatia: «Aurten araudia aldatu dute, baina irakaskuntza pribatu-itunduaren aldeko planifikazioan oinarrituta jarraituko du matrikulazio prozesuak hezkuntza itunak blindatu baitituzte. Bestalde, zonifikazio berriak egin dituztenez, zona handiagoekin, ikastetxeen arteko lehia sustatzen du, eta ikastetxe ahulenak arriskuan ipintzen ditu, horietako gehienak publikoak».