Belateko tunela eraikitzeko lanak 95 milioiren truke lizitatu ditu Nafarroak

Nafarroak 95 milioi eurotan lizitatu ditu N-121-A errepidean Belateko tunel berria eraikitzeko lanak, puntu horretako tunelen bikoizketaren barruan. Maria Chivitek adierazi zuenez, azken urteotan herrialdeko bide-obrarik garrantzitsuena eta konplexuena izango da atzo eskainitako azalpenen arabera, eta 45 hilabeteko epea izango dute lanak egiteko.
N-121-A errepidearen segurtasuna hobetzeko mugarri berri bat iritsi dela nabarmendu zuen Chivitek: «Baztan eta Bidasoa inguruko 22.000 bizilagunekin zor historiko bat ixtea ahalbidetuko duen obra da hau».
Lanak 2027. urtera arte
Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko obrak zatika egingo dira. Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak aurreikusitako kronogramaren arabera, lehenik eta behin, lizitatu berri den Belateko tunela bikoizteari ekingo zaio, eta pixkanaka Almandozko tunelarekin jarraituko da 2024an, 28 hilabeteko epeaz. Tunelen arteko tartearekin jarraituko dute 2025eko hasieran, 20 hilabeteko epearekin.
Azkenik, egungo Belate eta Almandozko galeriak eguneratzeko lanekin amaituko lituzkete lanak, eta 12 hilabeteko epea izango dute hori burutzeko; halatan, 2027an amaitu beharko lukete.
Ekonomiaz den bezainbatean, Belate eta Almandoz bikoizteko proiektu osoak 180 milioi euroko inbertsioa suposatzen duela azaldu zuen Chivitek, eta lanaldi osoko 2.500 lanpostu baino gehiago sortuko dituela ziurtatu zuen.
Espainiako Gobernuak 40 milioi euroko konpromisoa hartu du Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko.

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio
