Norteko Ferrokarrila gomutan
Askotan Brian pasatzen zait burutik, prentsa hartu eta nazioarteko politikan edo gerra zelaikoan albiste izandakoaz irakurtzean. Brian, bai, haren bizitza kontatzen zuen film ezin ahaztuzko haren protagonista nagusia. Are gehiago, kasik errealistagoa begitantzen zait film harena benetan gertatzen direnak baino. Eta Brian ez denean, orduan Obelix pasatu burutik. Total, nire burua beti jende errealez beteta.
Horra, haritik tiraka, lehengoan inken esaera bat etorri zitzaidan gomutara: «Igelak ez du inoiz husten bizi den ur putzua». Ez dakit non edo nongo kulturan antzeko zer edo zer izango ote duten satorren gainean, baina izatekotan holako zerbait izan liteke: «Satorrak ez du bere gorputza kabitzen ez den biderik zulatzen lurpean». Are gutxiago lurgainean, jakina!
Tira, harira! Erreala ei den munduan bai dela holakorik. Horra, kasuko, ingeniari batzuena. Tren berriak egin behar eta diseinatu baietz! 3D! Ikaragarrizko erosotasunez bidaiatzeko besteko diseinua! Komuna eta guzti! Kontua, beti bezala, benetan erreala den kanpoko munduan dago, nork bere tunela! Trenak berea! Eta? Ezin kabitu! Gauzak horrela zer ez zuen botako Txirritak! Norteko Ferrokarrilari eskainitako bertso xelebreak gomutan: «Bide pixka bat bistan pasata inoiz sartua lurpean», bai zera! Tren zaharretan izango zen hori, Norteko berrietan ezin sartu! «Jakinduria haundia zuen, entendimentu abila», trena jarri zuenaz orain…
Entendimentua? Bai zera! Imajinatzen nabil ingeniariok beraientzat kondoiak erosten, hori bai, makina-erremintako ferian! Baina neurrien kontura, bada, ez dakit… Tunelek bizi gaituzte, baina tuneleko azkenean argia ikusi ahal izateko ezinbestekoa da pasatzea, eroso, neurriko abiaduran! Errealitatea geuk sortzen dugu, ez diseinuak!

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
